BCCCAP00000000000000000001808
erri bat ere ez, arkaitz-zulo ontan lau milla bizi giñala esatea ere... Oiek denak oneraño ekartzeak ere bere lanak badizkik. Guk aldizka izaten genizkin bixitak: Iru– ña'n soldadu zegon anaiarenak, eta etxetik ere iñoiz etortzen baiziran. Baña beñere ez aita. Betiko eskarmentua sartu zioteken. Gure la– gunak ere noiznai azaltzen itun. Azkenean geiegi, Iruña'ko militarren iritzian eta San Kristobal'ko zaitzalleen lasaitasunerako. Iruña'ko neskak asi itun, sailka-sailka, os– tegunero emengo erropa zikiñak zaku batean eraman ta urrengo ostegunean garbiak ekarri. Etzieken buru-auste gutxi ematen orrek, go– rrien enda errotik moztu zutela esaten zute– nai. Bein guda urrundu zanean, lasaitu itun. Donosti'ko emakume aberats batek, erro– pa, batez ere txuria, barrukoa, biali ornen zin Ondarreta'ko baituentzat. Gobernadore zego– naren ezaguna uan, ta onek serio xamar ala • esan ornen zioken: - Elitzake ori, aurrean dabiltzan solda– duentzat gaizki etorriko. Bai onek ederki asko erantzun ere: - Aurrean dabiltzan soldaduei, eraman dezaiela Franco 'k. Asi itun, bada, beldurra galtzen. Iruña'ko neskak etortzen ziranean, alaitasun bat ema– ten zioteken San Kristobal 'i, guk barrundik ez bagenitun ikusten ere. Gotzai jauna asi uan ortan. Arek mugie– razten zizkin. Au <lena, igesa bitarte. 91
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz