BCCCAP00000000000000000001808
katarro ta buruko min bat ere arrapatu. Non– bait kasta gogorra izaki. Gaixo eta etsipena emana zegon tolosar txiki bat ikustera joan niñun. Biriketako gaitzak josia zegoken. Ez nioken noski ezagutu. Bigarren egunerako egin zizkin mundu ontako lanak. Zearo naz– katuta atera niñun andik, eta berriz joateko gogorik gabe geratu. Urrikalgarria uan, ara igo ta an bere egu– nak bukatu bear zitun gaixoa. Odol-moltso ziatuak ikusi nizkin komon aietan, batere gar– bitu gabeak. Zikiña ta utzia <lena. An gaixo– zai zeuden geienak, lapurrak itun; ta gaixoari baño, diruari geiago begiratzen zioteken. Arrunt utziak geundela etzegok esan bea– rrik. Ez Jaurlaritzak bakarrik; baita Elizak ere: ez apaizik, ez mezik. Eta an bageunde– ken, igesa orduko, berreundik gora, aske geundenean iganderoko mezik utsegiten ez genduenak. Nere iritzi apalean, berreun sinis– mendunek apaiz bat merezi ditek. lllaren lenengo ostiraletan entzuten geniz– kin egundoko kanpaí-otsak; eta askotan, trá– gala egiñaz, lenengo arrapatzen zituztenak aurrean eramaten zizkiteken. Baña au ez uan apaizaren errua. lgande ta jaietan, ezer ez. Eraspena, agindua baño len. Ni joan niñun bein; baña an entzun nuenarekin, berriz joa– teko gogorik gabe geratu niñun. Bat baño geiago il itun gure inguruan txa– kur bat bezelaxe: utziak. Jakiña, Elizak ere militar auekin eme ibilli bearko zin. Neguak, otzak egiten zizkin zearo. Aste 89
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz