BCCCAP00000000000000000001808
Imña'tik etorriko uan sendagille bat. San Kristobal'en, berriz, ogei bear ta ere, egongo itun preso, pratikante oiek kontatu gabe. Gu lerroan jarriko giñun, gure atorra bum gañera jasota, ori zuanak. Garbiak arrapatuko zizkin gure gorputzak, ainbeste urtean urak ukuitu gabeak. Seiren bat asiko itun akulluan ezten– ka. Beste seiren bat orratzak sutan pasa ta be– tetzen. Bereala, egun gutxian bukatzen zite– ken lau bat míllaren lana. Len esan detanez, emen ere Artzak egiten zin bere jokoa. Ez ornen zala jatea komeni. Jaten al genin? Eta ogia kendu. Guk egiten genitun otorduak, etziguteken sukar aundirik emango, ez. Urtean bi edo im ziztako emango zizkigu– teken. Gaixotegia izena zuen olako bat bauan San Kristobal'en. Baña, zoritxarrez, !apurren mende. Dirurik ez bazeukan ara zeramaten gaixoak, urrengo egunerako ankaz aurrera zieken. Izan ere, azken orduan, iltzera igotzen zizkiteken-ta. Artzak bere gisara manejatzen zin ura ere. Bein ara eramaterako, beren oatzean azkene– tan zeudeken. Jendearen aurrean ez iltzeaga– tik zeramazkiteken ara. Baña dima bazeukan, aiek kendu arte zainduko ziteken, eta egun batzuk geiago iraungo zizkin. Baña onen atze– na ere beartsuaren antzekoa izango uan: an– kaz aurrera atera bearra. Ni bein igo niñun. Jaunari eskerrak, ez gaixo. Espetxeko bost urte oietan, nik ez nin 88
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz