BCCCAP00000000000000000001808

egon nintzan bost urte aietan, ez nin geiago Mitxelin 'ekin itzegin. Esan bezela, ekonomatuan mermelada– ontzi bat erosi nin; ta, Eguberriak igaro arte, uraxe genin ezer berexirik. Etxetik diru pixar bat biali arte, oiartzuarrak emanarekin kon– pondu bearko genin. Oraindik, beñepin, etzi– teken jakingo non bizi giñan, ez bazioten anaiari esan. Otza ta gosea izan itun emengo Egube– rriak. Eta, bukaerako, uste gabeko bixita bat. Urteberri-egoartean bagabiltzaken betiko gisa patio estu artan pasian. Korneta jotzen zuenak, izen dotorea zeukaken: Panparacua– tro. Arek oiu egin zin, gu bi anaion izenak ai– patuz. Zer gendun galdetzera joan nintzanean, ala esan zidaken: - Tenéis visita. Nor ote dator oneraño? Ez genin ametsik egiten ere, nor izan ziteken. Illunpetatik argi– ra azaldu giñanean, arrituta geratu giñun: aita zegoken gure zai, beste bere illoba batekin. Ortan pentsatu nolako Eguberriak pasako zituzten etxean, gu Gabonetan etorri ta Urte– berritarako aita an azaldu zanean. Aiek etzi– teken sinistu, Donostia'n esan ziotenik. Egia zan edo ez jakitera etorria ait<!,. Triste azaldu bazan, ez uan alaiago joan. Itzik erderaz etzekina ta gu geunden bide oie– tan egtmdo ibili gabea, bere illoba batek egin zioken itxu-aurreko. Baña orduz fuera ikertxo ori egiteko baimena, len San Markos'en egon- 77

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz