BCCCAP00000000000000000001808

- Zertako etorri aiz neri eskatzera? Ez al zegoken bitartekorik? - Orra! Esnatu dek gure artza. Nere itxa– ropenak joan dituk .;..esan nin nerekiko. Baña, alare, ez nin etsi. Apal-apal, ala erantzun nio– ken: - Bai, jauna, Ori ala da. Baña bitarte– koak beti luzatu egiten dute, eta eskatu ere bai zerbait, mesede bat egiteagatik. Baña zu– zen eman lezakenak, ez. - Ondo pentsatua. Pozten nauk, aita bati bezela, beldurrrak erabat utziz, zuzen es– katzera neregana etorri aizelako. Baña zuek, etziñaten lau etorri? - Bai, jauna, bai. Lau etorri giñan. - Non geratu dituk, bada, beste irurak? - Aldaketa onekin zearo eroriak <laude. Nere artean ala nioken: - Gure arazoa ondo ziek. Ez dik gaizki artu. - Bai. Ez dek arritzekoa. Beren etxe in– gurutik urrundu bearra. Baña oa lasai. Zuek patiotik sartu orduko, or dituk eskatutakoak, etxeak jarri bear baiditu. Beste gabe biali nioken. Andik atera orduko, anaia ikusi nin eko– nomato edo tra!{apérras'en. Geienak ala esa– ten zioteken. Lerroan jarria zegoken, zerbait erosteko asmoan. Txuxenean beragana joan– ta, ala esan nioken: - Emen egoteko, nork eman dik dima? - Odriozola edo oiartzuar orrek. Jakiña, gero ordaintzekotan. 75

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz