BCCCAP00000000000000000001808

- Agintariak, eman zigutela esango di– tek. Ez bazenuten jan nai, or konpon zuek. - Urde auek etzigutek irabazten uzten, eta berak eman ez -zioken anaiak. - Ederki esana -erantzun nioken-. Ortan pentsatu gu zertaz gauzkaten. Beiekin orixe herbera egiten diagu: ganbela janariz bete; ez badute jan nai, or konpon. Egin dezatela ma– rru. Aske utzi ezkero, bilduko litekek, bai, aiek ere sabela nondik bete. Gure nortasuna, beiena baño batere geiago ez dek auentzat. - Anaiak Donosti'ra eraman duena emen bagendu, gu ezik beste batzuk ere egin– go genizkikek zoriontsu. - Auek olakoak dituk, bada. Nondik geiago suprieraziko, ura egiten ditek. Orain arte naiko probak eman zizkigutek. Azkenerako, denok lasaitu giñun, eta bearko. Alperrik suminduarekin, ez genin ezer irabaziko. Erdi broman artu ta kito. Bes– tela, laxter eroriko giñun, gure buruak geiegi estutzen asten bagiñan. Orí uan nere lenengo erabakia: ezerengatik ez galdu gure biotzeko pakerik; dena umorez artu. San Kristobal'en osasunik ez galtzeko, sendagairik onena ori uan. Astoak egiten duena: bizkarrean joaga– tik, bere artan jarraitu. Emen geiegi estutzen <lana, galdua zegok. Ez al ziguken, bada, aolku orixe bera eman Jesukristok: Pazientzian jasanez, salba– tuko dituzute zuen biziak? Askoren gaitza burugabekoen atsegiña 64

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz