BCCCAP00000000000000000001808

Txiki senda bat. Berrogei urtetik gorakoa. Zentral batean lana egiten zuena. Auek, giza– rajoak, larrutik pagatu ziteken. Denak ix– pitzat artu zizkiteken. Askok beren biziarekin pagatu. Beste batzuk bazeudeken espetxeetari zigortuak. Baña gutxi. Beren aldekoak ez bes– teak garbitu egin zizkiteken. Zentral oietan baizeuden urrutizkiñak. Au etorri zaiguken, bada, dranguka– dranguka. Ezkerreko oñetik erren pixar bat egiten zin. Arritzeko moduan jantzia. Berez gizon bapoa zegoken. Gizen xamarra. Ezagun zin etxetik bialtzen ziotela. Espetxeko janare– kin bakarrarekin an ala iraungo zuen gizonik ez dek jaio. Orduko espetxeratuen jantzia ze– ramaken. Kaki kolorekoa izango uan berri– tan. Arek zekarrena, beñepin, zuri xamartua zegoken. Galtza txorrotxak; ipurdian estuegi. Txamarra ere berdintsua. Bi edo iru adabaki– rekin itxusitua. Txapela ere berdin: kakizkoa. Gizon parregarria zirudiken orduan. Txori– izutzalleetako aproposa. Ori ere zurkeriz egingo zin, bai, noski, benetako zurra uan-ta. Dranguka-dranguka etorri ta ala galdetu ziguken: - Zuek Donosti'tik ornen zatozte. Ala esan zidatek. - Bai, bai. Donosti'ko inpernutik. - Bai. Emen ere naiko inpernua zeuka- gu. - Eta zu, nongoa zera? Ni baño ondotxoz zaarragoa uan ta zuka itzegiten nioken. 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz