BCCCAP00000000000000000001808
ta bestetik ertengo uan. Izan ere, zurrunbullo bat sortzen zin, ezurretaraño sartzen zana, ta ixtua ere lurrera baño len ormatzen zuena in– pemuko sarrera artan. lnpemuan sua dagola ziotek; bertako sarrerak etzeukaken alako itxurik. Noizbait ate aiek igaro ta leku babes hate– ra sartu giñun. An berogarria zegoken pixtua. Bai atsegin ere. Gure pardelak zabaldu zizkiguteken, eta asi uan azterketa edo katxeoa. Zer kenduko ziguteken guri? Espetxetik espetxera zer era– matea usteko ziteken? Baña etziguteken ezer ere kendu. Erropa besterik ez geramaken. Ar– tatik ere gutxi leku artarako. Bati zerbait kendu zioteken, bai. Baña bere erruz. Ordulari bat. Joaterako ikasia zin, zekitenak esanta. Etxerakoan emango ziotela. Baña, andik egun gutxira, aietako baten esku– muturrean ikusi-zin kendu ziotena. Beren azterketa bukatuta, gure pardelak loturik, gu txut-txutik jarrita, barru artako buru zegonak, -nik txinoa zala uste nin, baña etzala angoa esan zidateken, bere sudur motz, begi tiratu ta kolore ori aiekin, angoa zirudi– ken-, arek egundoko itzaldi aberkoia egin zi– guken. Artara oituak egongo itun. Ez uan ne– retzat azkenekoa izango. Urrungo egunean, beste alako bat entzun bearra neukaken. Bu– kaeran, beñepin, ala esan ziguken: - Aquí zólo yo yevo lo cojone. Utede pue– den colgalo a la puerta. Etzin beste itzik esan bearrik. Orrekin 52
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz