BCCCAP00000000000000000001808
ken, eta gure biotzak oñetaraño erori itun. Eta, gu ikustera joaten zan beste edozeñi ere, berdin gertatuko zitzaioken. Aiek bost minu– turako joango itun, eta gu ogei ta amar urteta– rako giaziken sartzera. - Andik oneraño ekarri? Ez al zegoken gure lurrean lekurik? Au, basamortu bat bes– terik ez dek. Auntzak ere ezin bizi litezken le– kua. Emen egingo ditun elurteekin, ez dek ne– guan edari-paltik izango. Elur urtua bedere– nik izango diagu. Udaran izango dizkiagu naiko lanak. Baña erditan zer janik ez. Ez di– tek, negu-partean beñepin, errex igoko. Gose ta barau ugari egin bearrak gaituk. Guk aurretik ikusi genin sarrera hakarra, alegia, kanpotik ain beldurgarria zana. Nola– koak ote zitun bere sabelak? Urrundik ikusi genin, aga baten puntan, bandera xixtrin bat, koloreak joan ta zearo xaretua. Inguru guzia, berriz, mendi-muñoz betea zeukaken, legun ta belarrez josia; eta ez uan arkaitzik ikusten. Dena, gaztelua jasotzerakoan zulo egiteko atera zuten lurrarekin bete-lanez egiña. Oien gañean etxola txiki batzuk ere ikusten geniz– kin. Aiek, gure zaitzaleen ezkuta-lekuak izan– go itun. Zegon giroarekin, zerbaiten bearra bazeukateken. Udaran leku pollita izango uan gain ura. Baña neguan benetako izozte– gia. Auntzak ere garbituko zizkin an zebillen aize arek. Astigarraga'n badek Aizeleku deitzen dio– ten baserria. Au dek aize-leku; ez ura. Lau al- 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz