BCCCAP00000000000000000001808

Etzitzaieken beste odol-zaleei ondo eran iritzi au. - Aurrera joan ta atzean etsaia uztea arraixku txarrekoa dek, motell -erantzun zio– teken suminduak. - Zenbait erritan izan litekek ori; baña emen ez. Ez baidute iñor il. Naparrak bere la– nean jardungo zin. Lai ta atxurrakin eraso bear al ziteken, zuek daramazkizuten arma oien aurka? Emen ez uan besterik. Ni naparra nauk eta min ematen zidak ainbeste il, ta oraindik arro, ori ondo egiña balego bezela, «amaikak erori bear dik» oiuka aritzeak. - Ezagun dek ez dakikala Naparroa'ko berri. Egun batzuk atzeratu bagenu gure Mo– vimiento orí, lekutara joango uan -erantzun zioteken asarre. - Zuen buruak zuritzeko asmatutako ipui bat besterik ez dek ori. Etziteken ortik jarraitzerik nai. Bai– baizekiten guardiazibil bakar arek arrazoi zuela. Bestela, geiago berotuko itun. Beste el– kar-izketa bat asi ziteken; baña ura ere odol– zaleena. Aurretik etorria aurreraxeago ertan uan. Eguberri-jaiak etxeko pakean igaro naiko ziz– kin noski, gudako ixkanbillak utzita. Baña ez ote zan beldurrak erten, nor zan ikasten bazu– ten salatuko zutela-ta? - Nor dek ori? -batek galdetu zin. - Oraindik gaztea dek, emen ezaguna izateko. Baña iritzi zitalak zeuzkak. 34

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz