BCCCAP00000000000000000001808

oien moldaketak ikusita. Oraindik ondo pre– paratu gabeak erten giñun. - Ori <lana ulertzen diagu. Baña nola egingo zizkiteken moldaketa oiek, eskupeta txar batzun jabe besterik ez itun-ta? - Emen ala gertatu dek, bada, ta etzeu– kagu egiñaren damurik. Ustez, gure burua ba– bestu besterik ez diagu egin. - Gipuzkoa'n egingo ziteken orratik be– rea gorriak. Aukera eduki ditek beñepin. la bi illabetean berak agindu ziteken-ta. - An ez ditek olakorik egin, nai zutenak baziran ere. Aundizki batzuk badizkitck illak, baña erdi gordeka. Ez nagusien aginduz, Na– parroa'n bezela. Gorri-separatistak indar aun– dia zeukateken. Alperrik dek ukatzea. Kris– tauak dituk eta garbizio bat ona egin nai zute– nei galerazi egin ziek, indarrean gañera. Orain berak ari dituk jipoirik aundienak artzen. - Zergatik? Jendea iltzen galerazi dutela– ko? - Ez, noski. Kristauak izanik, gure aurka erten itun, eta gure Movimiento oni kalte aundia egin ziotek. Benetako gorrotoa artu ziek goikoak oiei. Alare, ez dek Naparroa'n bezelakorik egingo. Zerbaitetan nastu diran guziak igesi egin ditek: Bizkai aldean zer egin– go dan, ori etzekiagu. Alare, San Kristobal'– dik aske bialtzen dituztenak, erabat errira sar– tu orduko, salatzen dizkitek eta Ondarreta'n ematen zietek berena. - Orduan, gorri-separatista oiek, egundo- 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz