BCCCAP00000000000000000001808

- Eguna iritxi dala, egia; baña ez da oraindik pasa -esan ta joan uan. Egoartea igaro ta etorri uan bazkal-ordua ere. Lerroan jarri giñun, gure azpilla xaarra eskuan, arroz txuria artzeko. Aspaldian ez ge– nin besterik jaten. Nere aspilla luzatzera noa– la, ofizinetan lan egiten zuen donostiar luze ura jetxi uan, bazkaria ematen ari ziran leku– ra: - Ea, mutillak, aske zagozte! -oiu egin ziguken euskera garbian. Guk itxaropena bageneukaken. Baña ain zoragarria uan askatasuna, etzaiguken egundo iritxiko zanik iruditzen; eta, beste norbai– tentzat izango zalakoan, guk ez genin aintza– kotzat artu. Berriro oiu egin ziguken: - Esan ez dizutet aske zagoztela? Zerta- rako artu bear dezute bazkari zikin ori? Nik, ezin sinisturik, ondora etorri baizan: - Bai; baña aske, nor? - Zuek! Zapirain anai oik! -erantzun zi- daken. - Eskerrik asko, gutzaz oroitu zeralako ere -erantzun nioken. Ura txuxenean bere_ lanera joan uan. Gu, gauza ziran traste pixarrak •artu ta lagunak agurtuz, erten giñun espetxe txiki batetik aundiagora. Erteeran, aurrera begiratu nin, ta ez uan txapel oker oietakorik ageri. Gure eskumutu– rrak, joan-etorri guzietan katez lotuta eraman 189

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz