BCCCAP00000000000000000001808
ra Joan bear baizuen. Bere arratsalde onak opa ondoren, ala esan ziguken: - Geronekoan emen izan nintzan. Bañan ez neukan zuei itzegiteko biotzik. Abereak bezela pillatuak baizaudete. Baña gaur badet zuentzat berri on bat, berri zoragarri bat: uste dezuten baño askoz lenago joango zerate etxera, urteetan zuen zai dauzkazuten mai– teen artera. Gudaren bukaerak etzin gure artean tx do– rik jaso. Oraingo itz ale auek entzun genitue– nean, bat bezela denok eraso genioken. Txa– loak bukatu ziranean, berriro lengoa bera esan ziguken: - Bai. Badakit zer esaten detan: zuek uste baño askoz lenago aterako zeratela. Ta bereala joan uan, bai-baizekin Iruña'n zai zeuzkala. Gaizki esaka ari ziran aietako asko mal– koak zerizkiotela ikusirik, bati ala galdetu nioken: - Gotzai jaunak etziguk nolanaiko iseka egm. - No; no es verdad eso -erantzun zida– ken-. Norbait ari dek guregatik ere !anean. ltz gutxi, baña guretzat bai atsegiñak. Arratsalde artan bertan, anaiaren bixita izan genio. Esan genioken gotzai jaunak zer esan zigun. Baietz. Berak ere kanpotik entzun zuela. Baña Iruña'n etzirala denak konten. - Oiek maite baditu, dijoala beren artera! 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz