BCCCAP00000000000000000001808
- /Rompan filas.' -esan ziguken. Baña ez oso biotzetik. Dena galdu genin, bai, ta joan itun gure itxaropenak. España guziko endak batera biltzeko, Ka– taluña aldetik ere ekarri zizkiteken batzuk. Baña gutxi. Madrid aldetik geiago etorri itun. Baña auek, berekin batera ekarri ziguteken, España'ko espetxe guzietan nazkagarria izan– go zan eguneroko zikin bat. Redención jarri ziotcken i~ena. Presoak. berak idazten ziteken. Pérez del Pulgar jesuita batek jarritako oso lege errukitsua: urte beteko lanak bi urteko baja egiten ziguken, eta Franco'k ontzat artu ornen zuela lege ori. Beraz, osasun ona geneu- 1 kala, amabost urteren buruan ertengo giñun. Garai artan bertan ekartzen zizkiguteken mando-baba aundi oietakoak, xomorroz be– teak, etajendeak amaika oiu egiten zin: - ,Redención y habas! Bein lege ori jarri zutenean, gure apaizak asi itun fitxeroak egiten, lanera lenbailen era– mateko asmoan alegia. Neretzat pozgarria uan. Naiago nin, zigor– pean igaro bear nitun urteak !anean pasa. Gure buruak mantentzeko aña egingo al ge– nin. Gure lanaren bizkar batzuk aberastuko itun. Baña San Kristobal'en usteltzen egoteko gogorik ez neukaken nik. Oso gogoz ekin zioteken lanari; ta, illabete baño len, dena martxan zegoken. Iñoizka ikusten genizkin, orma-gain aie– tan, gizon aberats eta gizon tratalari oieta- 167
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz