BCCCAP00000000000000000001808

denean zeukateken beren zer egiña, ta zuzen– gabekeri asko ikusi ta salatu gañera. Bein baño geiagotan, zaitzalleekin eztabaida gogo– rrak edukitzen zizkiteken, presoen eskubi– deak zainduz. - Apaiz auek etzeudek beren lekuan! Di– joaztela el izara! -zioteken zai tzalleak. Egunak, asteak, illabeteak baziaziken; baña gu betiko lekuan, «alerta el uno, alerta el dos,, arratsero lelo bera entzuten. Noiznai bagenin fazisten baten itzaldia. Zaitzalle buru-aundi batek, goizean egu– rastera irtetzean, irakurtzen ziguken egunero– ko batetik gudaren martxa. Bagenekiken Ka– taluña erori zala ta Madrid'eri erasotzera zi– joaztela. Guda galdua geneukala ere, zer esa– nik ez. Ondoren, Franco'k nai zuena egingo bazuen ere, etzin guda arek irabazi. Alema– nak irabazi ziteken. Bestela, aspaldi artan az– tuak zeudeken Franco ta bereak. Illunabar batean, apaiz aietakoak esanta ikasi genin, Itali'ko irratiak guda bukatu zala aizatu zuela. Martxoaren ogei ta amaika uan. Urrengo goizean, diana .floreada jo zigute– ken, goizean jaikitzeko. - Atzo apaizak esana egia izango dek: guda bukatu dala. Bazeukagu pixka bateko itzala, bitartean uste gabekoren bat ez bada gertatzen. Goibel-goibel garbiketak egin ta gosaldu ondoren, patiora deitu giñuzteken. Denak ba– tera oraingoan, len txandaka ertetzen giña– nak. Goiko balkoi aldera begiratu genin, eta 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz