BCCCAP00000000000000000001808

gorrotoa. Onek salatu zin; eta, co11sc'.iO de guerra egin ondoren, beste amairurekin pusi– llatu ziteken au ere. Beeko zuloan usteltzen zeudenai, lengoz gañera beste amazazpina urte geiago bota zie– teken. Ogei ta amarnarekin, beste amazazpi– na geiago jarrita, berrogei ta zazpina urte. Militar aien joera, jolasean dabiltzan umetxo batzuena uan. Zoritxarrez, umeke-ri gaixtoa. Irurogei urteko aiton bati, lengoaz gañera, amazazpi geiago erantsi, ezeren mali– zi gabe, espetxea zabalik ikusi ta atera zan bati. Etziteken, beñepin, erruki aundirik edu– ki. Soldadu bat galdu uan. Baña iltzalleak ondo agerian zeudeken. Ezin bizirik zeuden batzuk orrela zigortzea justizia bada, or kon– pon bitez. Nik ez dit ulertzen. Iru bat illabetean zoko artan egon itun. Esan bezela, ez tabako, ez pakete, ez patio, ez bixita. Dirua eduki arren, tragaperras 'en ezer erosterik ere ez. Egunik eta eguzkirik ikusi gabe, ta ama– zazpi urte geiagorekin erru gabeko batzuei eransteko, ez uan nolanaikoa. Amaika era– man zizkiteken ankaz aurrera. Baña Art=ak etzizkin ikusi. 157

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz