BCCCAP00000000000000000001808

zuzena, espetxeratu guziei begirune aundia ziena. Onentzat, denak gizonak itun. Prieto bere izena. Au billatu zutenean, ala eskatu zioteken: - Mesere bat egingo al zeniguke, Prieto jauna? - Nik al nezakena bada, egiña zegok -erantzun zieken. - Espetxeratuok zurekin daukagu kon- fiantzik geiena. Besteak politikoak dira. - Eskerrik asko. Zuen iritz1 orí atsegiña zaidak. Esan zer nai dezuten. - Erru dutenak aldegin dute. Iges egin nai zutenak ere bai. Beeko ateak zabalik ikus– ten ditugu. aaña ez degu atera nai izan. Naia– go genduke, giltzak artuta atean jarriko bazi– ña. Alegia, gu legepean gaudela. Barruan ge– ratu ta pakean gaudenak. Bestela, onera dato– zen itidarrak, astakeriren bat egin lezateke. - Nere buruan ere bazebilleken iritzi ori. Nere espetxeetako zaitzalle-urteetan artu de– tan atsegiñik aundiena eman didazute oraingo ontan. Au dek nere egitekoa. Joan lasai, emen ez da astakeririk egingo-ta. Barrura sartzerako, banekiken nik orren berri, ta benetan lasaitu niñun. Orregatik, Etxezarraga jauna, kristau zintzoa, gero Ameriketan ilko zana, txoko ba– tean otoitzean ari uan serio-serio. - Beldurrak zu ere noski? -galdetu nio– ken. - Auekin nor ez? -erantzun zidaten. - Benetan lasaituko zaitun berri bat 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz