BCCCAP00000000000000000001808

Bidean, Iruña'tik San Kristobal'era berebil txiki batean zetorren konpañiko tenienteare– kin topo egin ziteken; eta, zijoaztenei, ala oiu egin zieken: - Etzoaztela igesi! Zoazte berriro San Kristobal'era, errurik ez dezuten guziak! Iru– zurtuta zoazte. Indar aundiak zeudek Iruña'n. Zuek salba zaitezte. Nik, berriz, etzeukat bi eguneko bizirik, ez bainegon nere lekuan. Geienak iseka egin zioteken; eta, berebilla irauliz, tenientea odoletan utzi ta aurrera joan itun. E'z, ordea, denak. Baitun tartean sinistu ziotenak. Aiek, San Kristobal'era itzuli itun. Kontatu zidatenez, nere lagun Piko giza– rajoa, ordubete baño len illa zegoken. Arkaitz batetik bestera jauzi egiterakoan, ordurako illun baizegon, erori ta anka autsi ornen zin. lgesbiderik gabe, bizi bazan beñepin, urrengo goizean etsaien eskuetan eroriko zala-ta, bere buruari tiro bat ernan ornen zioken. Baña Piko, berez, gizon gozo ta atsegiña uan. Arek neri esana anai ta lagunei kontatzen ari nintzala, goiko rnendi-egalean txakurrak zaunkaka sornatu genizkin. Alako zarrara bat egin ziguken, ta: - Goazen, goazen barrura ernendik. Bes– tela, or ametralladoren bat jartzen badute, er– diak bertan garbituko gaitzitek. Gu barrura joaten ikusi giñuztenean, ardi aurrelariari besteak jarraitzen dioten bezela, denak gure ondoren sartu itun. 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz