BCCCAP00000000000000000001808

nabarmena uan. Ez baizekiten nora. Alare, banaka-banaka baziaziken. Baña zabal artan zegoken oraindik Piko, zaitzalle-jantzian. - Orrixe galdetu bear ziot, ea zer itxaro– pen daukaten... - Kontuz, motell. Tiro bat emango dik orrek -zioteken nere lagunak. - Ez. Orrek, orain ere, txuxen erantzun– go zidak dakina, ta egia esan. Pistola txiki bat zeukaken eskuan. Zaitza– lleari kendua izango zin. Jende artetik pasata: - Buenas noches, Piko -esan nioken. - Igualmente, Salbador -erantzun zida- ken. - Meserez, egiz erantzungo al zenioke nere galderari? - Orain eta beti, bizi naizen artean ez nauk gezurrez mor iruzurtzearen alde -erantzun zidaken. - Iges egiteko itxaropenik bai al dauka- zute? - Ez, zoritxarrez. Konpañi osoa bertan arrapatu nai genin. Bertan lotuta edo ondo itxita utzi. Biar goizeko zortzirak arte, etzite– ken auek igesaren berririk jakingo. Bitarte or– tan, nere ustez, asko igaroko giñun frontera– raño. An alto ematen baziguten ere, bi edo iru izango itun geieneko. Aien lanak laxter egingo genizkin. Baña konpañiko kornetak i– ges egin ziguk, lubakiaren gañetik jauzi egin– ta. Onuzkero, emengo berri bazekitek. Suerte txarra esaten ziot nik orri -erantzun zidaken. - Orduan, zer aolku ematen diguk? 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz