BCCCAP00000000000000000001808

galtzen ari ziran minutu bakoitzak. Erasoa eman zutenak etziteken bururik. Iruña'ko jendeak ikasi bazuen igesaren be– rri... Au ez uan zalla izango, goiko tiro-otsak iritxiko itun beeraño-ta. - Eta zer martxa ikusi dek? - Len ere esan dizutet: kaxkarra. - Soldadu ori orrela iltzeko, txoro ede- rrak dituk. Oiei etzietek barkatuko. - Oiei barkatzezkeroz, lo lasai egin gentzakek. - I zer iritzitakoa aiz: joan edo ez? -galdetu zidateken berriro. -Len esan detana. Ez banuen bertan ge- ratzeko asmorik, ez niñun sartuko. - Atera nai-ta ere, nora joango gaituk? -zioken batek. - Orí dek beste galdera. Nora bazekiagu. Prantzi'ra gabe, gureak egin dik. Baña nola ta nondik joan? Nik emengo berri etzekit. Urru– ti xamar zegok Prantzi. Berrogei bat kilome– tro gutxieneko egongo dituk San Kristobal'– dik. Bere inguruan bazegok ibai koxkor bat. Atzeraxeago bide zabal bat ere bai. Gu geie– nok, bi urteko barau luze onekin, aulduak gaudek. Erdiak oñetakorik ez diagu. Nora joango gaituk orrela? - Zuek ez joatearen alde al zerate? -galdetu ziguken batek. - Bai; gu bai -erantzun zioken Orio'k. - Orma-txoriak bezela berriketan jar- dunta, ez diagu ezer aurreratuko. Nai badezu- 136

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz