BCCCAP00000000000000000001808
- iViva la ansiada libertad! -oiuka. - Viva la libertad diozute? Gizarajoak! Ez luzarorako. Zoritxarrez, norbaitek esango dizute oraindik ez dala ordua. Zeron buruak galduta, beste gañerakoak arraixkuan jarri nai al gaituzute? • Jendea txoro-txoro bazieken, banaka– banaka, kanpora. Barman entzungo ziteken guda bukatu zala, edo uste gabeko askatasuna etorri zala. Ango gutxik zekiteken oraindik, barrungo presoen lana zala ori. Arrigarria: batzuk, zituzten traste pixarrak artuta, treneko geltokirajoateko asmoan izan– go itun, noski. Gizarajoak! Larri asko ibilli bearko ziteken San Kristobal'ko txaran, txa– kurren aurrean igesi, eiztariz inguratuak. Zirikatzalleren batzuk an bazebiltzan, au– rrean artu ta atera-erazten. Gurera ere etorri uan bat, bertako jendea kanpora bialtzeko asmoan. Ez alperrik! Au– rreko geletan bizi zan jendea sumindua zego– ken, eta etzeudeken iru edo lau ero aien esa– nak egiteko, jakiña, ondo ez baziran bizi ere. Askatasunik gabe ezin litekek gizon bat ondo bizi. Baña naiko dirua bazebilkiteken, eta saltzallea lilluratzen ere bai, eskupeko on bat eskeñita. Aiek etziteken errenkan, guk bezela, jarri bearrik izaten, arrapazka ogi koxkor bat erosteko. Artza galdu zanean, iñork etzin ze– letarik egiten. Beren gelara ekartzen zieken bear zutena. - !Fuera de aquí todos! -oiu egin zin. 134
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz