BCCCAP00000000000000000001808

Iaguntzik gabe, bertako batzuk izan ezik etzi– teken pasatzeko aukerik izango, denak nora etzekitela zebiltzaken-ta. Anaiak erritan eman zidaken: - Non abil i, salletik iges eginta? - Len salletik aterata joan banaiz ere, ez nauk berriz aterako, igesi egiteko asmoan be– ñepin. Denak joan nai badezute ere, ni bertan geratuko nauk. - Zer ikusi dek, bada, kanpo alde ortan? - Or etzegok ezeren pulamenturik. Iñork etzekik zer egin. Gutxi dituk oraindik joanak. lnguruko jendea, noski, geiena. Oiek zekitek pixar bat bertako berri. Ate ondoan lau ikusi dizkit illak. Laurak presoak dituk, igesi zijoa– zenak. Beste Jan txar bat ere egin zigutek: sol– dadu bat zebillek or arrastaka, ezin illik. Egundoko piketa-zuloa egin ziotek buruan. Bere odoletan arrastaka, ezin zutiturik zebi– llek. Euskaldun batek igesi egin ziguk: Zen– doia'k. Bide 0 erakuslerik gabe, nik ez ,dit pau– sorik emango. Penagarria dek Zendoia'k igesi egiteá. - Txoroa aleena! -zioken Orio'k. Ondoren, berriz, askotan esan zigun bere leloa: - Mutillak, eme begia! - Soldadu ori nork il ote du? - Valladolid'ko bi igeltsero zakar aiek. - 11 bear ta ere, soldadu gizarajo bat il? Gu eztabaidaka ari giñala, batzuk joan nai ta besteak ez, azaldu itun erasoaren egille zi– ran batzuk orma gañera, beren pusillakin: 133

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz