BCCCAP00000000000000000001808
tiora ere elkarrekin ertetzen. Baña Piko're– kin, elkar ikustean, izketa-aldiak izaten niz– kin. Au, gizon gaztea, jesuitakin ikasia, oso otxana berez. Gaztetan mutil garbi ta eliz– koia; gero, adiñera etorri zanean eta erkalaren garaian, alamoduzko lagunakin asi uan. Bere sinismena ez bazitzaion oraindik burutik joan, biotzetik beñepin bai. Jainkoan sinisten bazuen ere, kristau legean etzin sinisten. Au uan, bada, erasoaren buru egin zuena. Gu beste aldera joan ta gero artutako asmoa ziteken ori. Ez nauk batere arritzen, zulo artan bizi zi– ranak edozer astakeri egitea. Gizonak artara edukitzeko eskubiderik etzegok. Ara sartzen nintzan bakoitzeko, sarreran beñepin, nazka– tua geratzen niñun, ango zoko edo ijito-usai ura sudurretara zetorkidanean. Luzaro bertan dagonak ez dik nabaitzen; baña kanpotik ze– torrenak, bereala. Asko zeudeken an, sen– datzerik etzeukatenak, biriketako gaitzak ukuituak. Aiek zer itxaropen bear ziteken? Arrantxo utsarekin luzaroan an bazeuden, ta sendagairik gabe, eriotza; askatasunera er– tetzen baziran, berriz, ezertarako gauza ez, besteren bizkar bizi bearra, ta an ere laxter eriotza. Zer illabetetan, zer egunetan, zer ordutan, nor gidari, dena ikasia ta aukeratua zeukate– ken. Baña maisuak, arek erakutsi bezela egin bazuten ere <lena, azken orduan atzera egin zin. Komunista izan arren ameslari bat uan. Ari ere, kezka txarrak asi zitzaizkioken. 126
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz