BCCCAP00000000000000000001808
ere militarren aurka. Komunismoaren etsai– rik txarrenak Eliza ta militarrak jartzen ziz– kin. Langillearen irabazi geienak oiek jaten zituztela, ta errotik moztu bear zirala. Iñon etzala jarri komunismorik, indarrean ez bazan; eta gero, biziko bazan, militarrak jabetzen zirala, esaten nioken nik. Oiek etzirala komunismo garbiak, erantzun zidaken. - Orduan mundu ontan ez dek komunis– morik? - Nik nai nuken bezelakorik ez. - Guk gero itxaroten degun zerua nai uke orduan ik mundurako. - Orixe bera; baña Eliz ta militarrik gabe. - Baagoke pixka baterako. Gizona gizon dan arte, ez dek olakorik etorriko. Ezta ko– munismorik ere, indarrez ez bada eta indarrez eusten ez bazaio. Olaxe aritzen giñun, umore anean ta pa– kean, txoko epel artan, gure maisu ameslari arekin. Baña bazin begien aurrean , ikusi nai etzuen etsaia, len inspector de enseñanza zana. Arek jakingo zin onen berri, zer erakus– ten aritzen zan ere. Ori, San Kristobal'erako, pekaturik gaixtoena baizan. Ura inguru artan ikusten zuenean, urduri jartzen uan gure ameslaria. Ez nauk oroitzen noiz ta zergatik; baña galeri aietatik beste leku hatera eraman niote– ken. Ez niñun geiago ara joaten. Ez giñun pa- 125
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz