BCCCAP00000000000000000001808

Aiek batzarrean zeuden lekura joaten ni– ñun, eta beti ondo artzen nioteken. Ara joan nai zuenak libre zeukaken; baña an esanda– koak ixilik edukitzekotan. Ez niñun egundo ere an esandakoakin bat etorri. Aren iritziak ez itun kristau iritziak. Ni, berriz, beti kristau sutsua izan nauk, eta aren erakutsiak ez nizkin ontzat artzen. Baña oso indarkeriaren etsaia zuan. Relijioa arek jarri nai zuen gizarterako izurriterik gaixtoena, batez ere kristau legea. Etzin gaizki artzen aberri bakoitzak bere reli– jioa edukitzea; baña aberkoia ta, jakiña, ko– munista. Ez, kristau legearen antzera, mundu guziko buru bezela Erroma. Europa'ko enda asko orrek lelotu ornen zizkin. Ez uan enda-zalea edo racista, berak zio– nez. Baña, ondo pentsatu ezkero, bai. Ba– koitzak bere oiturak eta bere izkuntza maite bear zizkin. Baña, denentzat zilbor bezela, bat bear zin mundu guzirako aukeratua. Estadu bat, gañera, beste guzien gañetik. Zalantzik gabe, au Errusia zala. - Ik, Erroma'ri ukatzen diokena, Erru– sia'ri ematen diok. I, gañera, ameslari bat iza– nik, Aita San Frantziskok bezela itzegiten di– guk. Ez dek, bada, oso goxo-goxoa izan ango komunismoa, eredu gisa jartzeko. Ez genekila zer zan Errusi'ko komunis– moa esaten ziguken. Jainkoa bezela, ez ezagu– na zala guretzat. Ezagutzean, arrituta gelditu– ko giñala. Oso interesgarriak itun aren iritziak, batez 124

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz