BCCCAP00000000000000000001808
kasten,. gu su ondoko epelean neguan kontu kontari aritzen giñan bezela. Onen ondora urbiltzen itun batzuk zerbait ikastera. Baña ez <lit uste xentimorik artzen zuenik bere maisutzagatik, beren burua non etzan etzekiten aietakoak itun bere ondora biltzen ziran guziak-eta. Euria ari zuen denbora luze aietan, baze– kiteken denbora arin nola pasa. Etzeukaken libururik; baña berak, erakutsi nai zuena ondo ikasia zeukaken. Komunismoaren era– kundea, ori uan bere betiko gaia. Gorputz ta anima komunista, bada. Baña ez bero ta ekinkor oietakoa, ameslari bat bai– zik. Aita San Frantzisko zinidiken izketan, baña kristau legearen etsaia. Sei-zazpi, geieneko oiek biltzen itun aren ondora, oietako bat Piko bilbotarra, Vallado– lid 'ko batzukin. Denak irakaslearen iritzi– koak. Ikusi-mukusin, eguraldi txarra zegonetan eta patiorako girorik ez, joaten niñun ni ere, ea zer zan irakasleak zebilkin gaia. Piko, illabete batzuk lenago gure galerian egona uan. Nik, ezaguna ezik, adiskide ona nin. Elkarrekin olako amaika eztabaida edu– kiak, baña asarrerik gabe. Oso gizon gazte go– zoa. Bere borondatez ara jetxia. Goiko bi ga– leriak bete ziranean; nai zuenak beera joan, aukera jarri ziteken. Gure ondoan zegon bi– tarte, lagun bezela bizi giñun. Baña ura bere iritziakin eta ni nereakin. Orregatik egiten nin, noski, tarteka-tarteka nere ikertxoa. 123
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz