BCCCAP00000000000000000001808
IGESAREN MOLDAKETAK Lenengo galerian, azkeneko arkupean, bizi uan Asturias'ko irakasle bat. Ez nauk orain bere izenaz oroitzen. Gizon bitarteko bat, argala, xeralla, beti jantzi berarekin ibiltzen zana. Kolore galdua ta xaretu xama– rra. Soñekoa bezela, bera ere beartsua, noski. Zulo artan geienak non erori etzekitenak itun. Irakasle au, bada, sudur luze xamarra, edozein lekutan igaroko uan euskotar bat be– zela. Oso kolore tristeak zeuzkaken. San Kris– tobal 'era etorri zanean, ala ornen zizkin, eta etzaizkioken emen asko gorrituko. Gaixo eto– rri ta etxe au ez uan iñor sendatzeko lekua. Betaurreko lodi batzukin, zirudienez, begi– bista ere kaxkarra zeukaken. Berrogei bat ur– tekoa zirudiken; baña baziteken gutxiago iza– tea. Zaulia zegoken oraindik, baña aren biri– kak ukuituak ote zeuden. Beti triste ikusten nin nik ura. Oso bakartia. Orrek oraindik gaixo-itxura 121
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz