BCCCAP00000000000000000001808

Laxter erakutsiko ziogu Rusia non dagon. Ez likek bi bider oiu ori egingo, ez. Orrek majiña bat gizon ondatu zizkin be– tiko. Iñozotuak eta burutik joanak asko geldi– tu itun. Beste asko, beren etxera aske iritxi baziran ere, urte gutxi barru utzi ziteken mundu au. Urrutira joan gabe, bat Errenteri'koa: Etxebeste. Aske etorri uan; baña biriketako gaitzak zearo menderatua. Illabete gutxi barru egin zioken mundu oni azken agurra, ta oraindik ez oso zaarra. Engañagarria dek, orratik, dirua, ainbeste kalte egin ta egiten ari <lana. «Zorionekoak gogozko beartsuak, zeruetako jaurgoa aiena dek-eta>►. Ori guretzat esana izango uan. Gu San Kristobal'en baño beartsuagorik... Militarrak, edo espetxeetako kargu zeuka– tenak, orduantxe ziteken egokiera polita, San Kristobal'en zer gertatzen zan ikasteko. Baña Artza'ri diruak kendu ta bi tiro emango ziz– kioteken. San Kristobal'en, ordea, ez uan eze– ren aldaketarik egin. Berdin-berdin jardun zin goseak, eta paketerik sartzen utzi gabe. Beti bezela, gosea, zikiña ta mixeri gorria. Eriotzak ugaritu, jendea gaixotu, sendagairik ez. Presoak etsi ziteken; eta, bein itxaropena galdu ezkero, gizona dek lurraren gañean dan pixtirik gaixtoena. Ortatik etorri uan, egundo etorri bear etzuen igesa. lges ondoren zabaldu ornen zizkiteken agintari askok begiak. Baziteken ordua. Alare, iges egiñakin etziteken erruki aundirik eduki. 118

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz