BCCCAP00000000000000000001808

- Zer? Lagun edo adiskideren bat al zen– dun ori? -galdetu nioken. - Ori ez uan neretzat ezer ere, emen gu– rekin mixeri artean bizi zan lagun .bat beste– rik. Ez nin ezagutzen ere. - Barkatu, negarrez somatu zaitut-eta... - Bai. Ala dek. Baña ez laguna detalako. Ori daramaten lekuan ni ez eramana, orrega– tik egiten nin negar. Berdin, laxter ez badigu– te jan geiago ekartzen, zulo ontan izango dek nere azkena; ta ez nikek, berriz, nere bururik galdu nai. - Bejondaizula! Ni Jainkoari eska ta eska ari naiz, libra nazala emen iltzetik. Eta zuk, lenbailen emen iltzea nai dezu. Olakoxea uan gure Artza, ta olaxe bizi gi– ñun gu. Baña emengo gosearen erru guziak orrek eta bertako zaindariak zizkiteken. Len esan degunez, fronteran arrapatu zite- •ken lareun milla pezetakin. Lenengo txangoa ote zuen, edo aurretik ez ote zuep besteren bat egiña? Ajola zioken ari Franco, España ta emengo gudarengatik. Zenbat eta geiago irau– tea: ura ta naiago. Arentzat ez uan bera ta bere dirua besterik. Amaika olako baitun, guda ortan nastuak, sekulako aberastu zira– nak. Onek, Iruña'ra ekarri ta bere lagunen batzuk bixitara joan zitzaizkionean: - iViva Rusia!-oiu egiten o_nen zuela. San Kristobal'en, bati baño geiagori entzun nieken: Viva Rusia orain? Datorrela, datorrela! 117

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz