BCCCAP00000000000000000001808

bazetorren etxetik ezer, eta ez uan errexa izango, alaxe bukatuko genin guk ere mun– dua, auleriak erotuta. Oraindik leku gutxitan ezagutu izan dan bezelako gosea zegoken San Kristobal'en. On– doren zetorren gudan, ikaragarriak ikusita– koak baituan; baña ez emen baño aundia– goak, ez ditek bizirik iraungo-ta. Gure Artza artadun zegon bitartean, ez uan aldaketaren itxaropenik. Etxeko zuzen– daria milla pezetako batzukin iruzurtuko zin. Iñor goragokoren bat etortzen bazan ango martxa aztertzera, ura ere iruzurtuko ziteken diruz edo gezurren batzuk kontatuz. Kontzientzi gutxiko gizona bazan beñepin, diruak laxter limurtzen dik olakoen biotza. Zerk ote zekarren gose au? Janik ezak, za– lantzik gabe. Baña erru zutenak, San Kristo– bal'koak. Emengo jana ez uan gizon bat luzaroan bizirik edukitzeko añakoa, ondatu gabe beñe– pin. Ez genin lan askorik egiten. Baña, biziko bada, gizonak bere eguneroko anoa bear dik, ematen zigutena baño oparoagoa. Eguneroko ogia, orixe uan zerbait balio zuena. Bertako jan utsarekin alare ezer ez; baña etxetik zerbait artzen zuenarekin, iraun– kor. Jakiña, andik dirua besterik etzetorre– ken. Gosaria edo kanillatik datorren ura, ber– dintsuak. Bazkaria, len esan degun bezela, sukalde– zaia lagun zuenarentzat or nonbait; bes– teentzat ezer ez. 104

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz