BCCCAP00000000000000000001808
rerik. Zearo xaretuak, zuloetan adabaki batzuk, oso dotare josiak: Ziri zorrotz batekin zuloak egin ta espartzin-lokarriarekin lotuak. Batzuk txikiegiak zizkiteken; beste batzuk, berriz, aundiegiak. Galtz-ipurdiak belaun– txokoetan, eta txamarraren sorbaldak ukalon– doan. Beste batzuk, galtza txorrotx batzuk zanko erdiraño. Txamarra, toreroak bezela, txilborreraño. Andik galtzetaraño alkandora, zeukanak. Besteren batzuk, zatar zikin bate– kin estaliak. Asko, larru gorrian. Kanpotik ala zeudenean, nola ote zeuden barrutik? Guri etziguteken eman kaki jantzi ori, etzegolako. Egiteko, berriz, diru asko bear. Gure Artza etzegoken ortarako, dena beretzat nai zin-ta. Intxixu auek, bada, gure galerian ibiltzen itun. Lo ez baizuten an egiten. Jakiña, duenak geiago emango duela ez daukanak baño. Orregatik zebiltzaken gure artean. Berak lo egiten zuten lekukoak, denak berdiñak itun: komunak. Iñondik xox bat artzen etzutenak. Andik etzezaketen ezer atera. Aulak bazeuden ere, begi ta eskuak bai er– neak. Iñon ezer tirabidean ikusten bazuten, laxter egingo itun jabe. Iru edo Jau izketan ari giñan ondotik, arin-arin joango itun. Bakoitzari arpegira be– giratuz, zearo iñozotuak, zentzurik gabeak, burutik joanak, janari paltaz auldu ta erdi erotuak, lotsa galduak, lau urteko ume bat be– zin ajola gabeak, beren kasa izketan, parrez ere berdin. Iñor zigarro erretzen ikusten bazu- 102
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz