BCCCAP00000000000000000001807
85. Bi oiak gela batían jarriz, erne zegon aberatsa: Frantziskok lotan ala otoika pasatzen zuan arratsa. Sartu orduko zurrung-itxuran aberatsaren arnasa; gaztiak gero, ixillik jaikiz, gaba otoika zun pasa. 86. «Nere Jainkoa ta nere dana» zion besuak jasorik; arrats guziyan itz berak esan eta etzun egin lorik. Aberats zana berriz gaztian aldaketaz arriturik, aren ondoren jun zan, diruak beartsuai banaturik. 87. Biyotz garbiko gizon geienak gaztian bizitz latz ura laister ikasi zuten, etzala gezurra eta itxura. Banan-banaka, andik-emendik, aberats onen modura, amabi gizon, eskale egiñak, bildu zitun ingurura. • 75
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz