BCCCAP00000000000000000001807

175. Gubio'n bazan otso zital bat; noiznai gizonak iltzera errira jeisten zan; bein Frantzisko igo zan aren leitzera; danon bildur zan otso gaiztua onen lenengo itzera umil ta goxo urbil zitzaion arkume baten antzera. 176. Andik aurrera erriyan bertan ibil zan gure otsua, eskurik esku oitua dagon ardi bat bezain mantxua; ate guzitan bazan arentzat jan ta edari goxua, ta iI zanian naigabetu zan Gubio erri osua. 177. Gizonentzako zun batez ere biyotz apal eta ona: oiek sendatu, oiek garbitu, ortan zeukan zoriona; oientzako zan oso-osorik Goikuak eman ziyona, Arretxek bakar-bakarrik daki zenbat maite zun gizona. 105

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz