BCCCAP00000000000000000001806
antzeko santurik sonatuenak beiela. Aske– askeak egin baigiñun Jainkoak. Nai duen bi– detik joaten da bat. Denetatik iritxi liteke Erroma'ra, zerura alegia. Bide auek denak zuzenak <lira, Jainkoaren aginduak beteaz ta urko lagunak maitatuz igarotzen baditu. ' - Lanari iges egiteagatik, zer asmatzen duen batek! Ik aipatu dituken bide oiek de– nak lanpekoak dituk. Ortatik bizi bear dik gizonak, eta ez besteak egiña zurrupatuz. «Ere kopeteko izerdiz oretuko dek jango de– kan ogia» esan zioken Adani Jainkoak. Ezer gutxi zekit. Baña ez dit uste alper ta nagirik zeruan sartuko danik. Gizona gizon danak sortu egin bear dik; ez bestek egiña txautu. Nor dituk ire urko lagun oiek? - Denak. - Ez dik itxurik. Ni ez al nauk urko lagu- na? Baita geixeago ere: ire ama. Baña bakar– bakarrik utzia naukak. - Zuk badauzkazu seme-alaba geiago. - Ire itzetatik galtzen aut. Jainkoak aske- askea egin duela gizona. Ori ez dit ukatuko. Baña aiek ere ala izango dituk: askeak. Zer– gatik ez dek errespetatzen, irea bezela, aiena ere? Eure egin bearretarako lotu nai dituk, eta zamak beste astoari bota, i aske geratze– ko. Ori bada ire ero-aldia, urteak badituk eta abil nai dekan eran. Alare ondo gogoan ar zak amaren arrazoi au. Ez dala, lan egin le– zaken alperrik, besteren bizkar bizita, zeruan sartuko. Ori dek nere iritzi apala. Ori bada ire gogoa, joan adi. Láxter ezkonduko dan 99
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz