BCCCAP00000000000000000001806

- Ezin ukatu. Lau urte auetan ez det ola– ko aparirik egin. - Ogi koxkor batekin mantentzeko ona ago i. Badakik zer apari egin dekan? Lau gi– zonek aña jan dek bakarrik. Gezurra zirudik, Jan egin baño, goseak ibilli naiago izatea. Gaur ez lertzezkeroz, altzairuzkoa aiz. - Dana dala, eskerrik asko, ama. Lau urte auetan ni olaxe bizi naiz: eskean biltzen nuen pixarretik jan, beti erritik iges, noiz arrapatuko nauten bildurrak... - Sasoirik oneneko nere semea eskean? Lotsa ematen didak. Alaxe, su ondoan exerita, Jau urte aietako gora-beerak kontatu zizkion. Baña etzion bere biotzean zeraman inpernuaren berririk eman, ama geiegi ez naigabetzeagatik. Orre– gatik aldegin zuen, eta ez du pakerik aurkitu. Ala erantzun zion amak: - Lotsagabea aleena! Ire adiñik onenean alperkeriari emango ion, bada? Ezin burutu dituztelako, iñon artu nai ez dituzten alde– rrai nagi oiekin bat eginta abil. Lanik ez egi– teagatik eskean, besteren bizkar biziz, ire bu– rua txukuntzeko ere ez aiz gauza-ta. - Ez dezu ortan arrazoirik, ama. Batzuk, ezkontzeko deia izaten dute ta ezkondu egi– ten <lira, beren askatasuna betiko galduz. Beste batzuk, apaiz. Dena utzi ta konben– tuan sartzen diranak ere badira. Mutil zaar ugari ikusten degu bazterretan, besteren se– meak ezin azirik. Nik, berriz, bizi-bide au aukeratu det, Frantzisko Deuna ta oien 98

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz