BCCCAP00000000000000000001806
ama batek esateko etzegok ondo baña, nes– katxen begiak iregan itula. Orain, eltze kon– pontzen ibiltzen dan ijito ori baño baldarra– goa ago. Zearo alperkeriari emana, lanik ez egiteagatik goseak, zikin-zikiña, Basajaun herbera dirudik. Mandoa botako luken usaia dabilkik, gain-jantzi zikin ori estalgarri jarri– ta. Ikusi nai nikek barru alde ori nola ote daukaken. Zorriz josia noski. Berrogei urtez beerakoa aizelarik, irurogeitik goragokoa di– rudik. Gero, makil aundi orrekin, baratzan txoriak izutzeko aproposa. Ero-aize auek nondik sortu zaizkik? Praixkuk, bere kezka guzien gañetik, par egiten zuen , amaren ateraldiak .entzunik; eta ala erantzun zion: - Egi batzuen artean, amaika gezur bota dizkidazu. Ni ez nabil alperkerian; eta, egia jakin dezazun, torizkizu ontzako urry auek. - Nondik atera dituk? - Nere lanetik. - Eskerrik asko , motel!. Etzaizkidak gaiz- ki etorriko. Urte batzutarako bazeukat nai– koa. Nitzaz oroitzen aiz orratik. - Alare, ama, nere antzeko asko dabil bide oietan. Oiek denak eroak ote <lira? - Zalantzik gabe, eroak eta alperrak. Sukaldera sartu ziran biak; eta, maitasu– nak eraginda, egundoko apari on ta oparoa jarri zuen amak. Bai Praixkuk zoramenez irentsi ere ezurrak ez besteak. - Goxoa al zegoken? -galdetu zion. 97
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz