BCCCAP00000000000000000001806

bizi intzan. Erriko batzuk ez baiaute aztu. Auxe uste gabekoa! Bide oietan nekatu ta go– seak etorriko aiz, eta zerbait artuko dek. - Ez dezu gauza aundirik bear neretzat. Ogi koxkor bat eta ur preskoa aski ditut. Ez du Praixkuk geiagoren bearrik. - Erotu egin al aiz? Ez engoen i lenago ortara oitua. I ezin aserik ibiltzen niñun, ta orain ogi koxkor bat aski dekala? - Lau egun auetan ez ditut bi erremoletx besterik jan. • - Mando biurtu al aiz? Zergatik ez aiz lau oñean etorri, garai bateko Nabukodono– sor sonatu ura bezela? Aspaldian utsik zegok ukullua. An bazegok iretzat ainbat leku. - Alperrikako tripazai batzuk gera asko– tan, ni orduan nintzan bezela; ta bear baño askoz geiago jaten degu. Bearrak, berriz, uga– ritu egiten zaizkigu. Ni, aspaldian, ogi ta ur utsetik bizi naiz; eta, bidean billatzen ditu– dan igaliren batzuk janez, ez nago ain eraria ta auldua. Jakiña, ortarako ez det diru bea– rrik. Errietara ere ezin sartu ninteke. Denean badakite nere berri. El terrible vasco jarri di– date izena. Etsairen bat badet. Ni nora, ura ere ara. - Ori <lana, bearbada, egia izango dek. Baña ez daukak lotsik ere. Erremoletxa janta bizi aizela? Edorrek esan gabe ere, ez dek be– giratuan ezagutzen zalla, aldaketa ikaragarria egin dekala. Asto batek bezela daukak ille ta bizarra. Len, txukun jantzia, mutil bikaña intzan. Erri ontan zan ederrena bai noski, 96

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz