BCCCAP00000000000000000001806
suntsua utzi zuen-ta. Iru urte aietan noski, semearen berririk gabe biziko zan. Ikustera joateko garaia etorri zitzaion. Bere askatasuna arraixkuan jarriagatik, etzuen atzer.a egingo. Mundu ontan, amak ezik, nork maite zuen? Askotan entzungo zituen bere semeagatik gaizki esaka: gizona il ta espetxetik igesi egi– ña zala; agian besteren batzuk il zituela ere bai noski. Iritxi zanean, arratsaldea zan. Eguzkia sartzera zijoan. Bere ama zapi-langetan ikusi zuen, legortutako maindire txuriak biltzen. Gizon kankallu ura, bizar ta illez estalia, makil aundi batekin, erromes-jantzian, bere– gana zetorrela oarturik, izutu zan ama. Zer– tara zetorren bere etxera garai artan? Zearo burutik egiña zegoela iruditu zitzaion. Ez baizuen ezagutzen. Baña geldi– geldi urbildu zanean: - Arratsalde on, ama -agur egin zion. Pixka batean begira egon zitzaion, ezin ezaguturik. Ama deitzeko, Praixku ote zan ura? Oraindik bere semeak berrogei urte etzi– tuen, eta zaar-itxura aundia baizeukan artua. Tankera artan jantzia, berriz... - Orren aldatua al nago, ama batek bere semea ez ezagutzeko? -zion Praixkuk. Azkenean, abotsera ezagutu zuen. Beldur zan besteren bat iruzurtzera ez ote zitzaion etorri. Laxterka joan ta besarkatu ziran biak. - Ator, ator barrura, seme! Aspaldian, ire berririk gabe, ez nenbilleken lasai. Ez il edo 95
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz