BCCCAP00000000000000000001806

- Bai pozik sartuko nintzakela ni emen -zion Praixkuk-, biotza paketua baneuka. Baña atsegin ordez, inpernua ibilliko nuke nerekin. Goizean atera nai zuen andik aitonak. Baña serbitu zien atezaiak deituta, nagusia bera etorri zan. Etzion joaten utzi. - Agur orduan -esan zion Praixkuk esku emanez-. Ni ama bakartiaren etxera noa. Erromesak atera zuen bere·poltsatik diru– mordoska bat: - Torizu. Ez amarengana esku-utsik joan, orrenbeste merezi dezu-ta. Bestela, nik ez nuen txango au egingo. - Ez naiz diruagatik ibilli. - Ar zazu ori. Ez nabil eskaxian. Paltako banu ere, bialiko lidateke. - Eskerrik asko. - Ez zuk, ez. Nik eskerrik asko. Aitona lekaidetxean utzita, etxerako bi– dea artu zuen. AMAREN KEZKAK Berari ando etorri edo ez, denei on egitea erabakia zeukan. Biotz mazala zeukan Praixkuk, ta baze– kien ama kezka txarretan biziko zala. Orain– dik noski etzan illa izango, sasoiko ta osa- 94

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz