BCCCAP00000000000000000001806
nau. Ez ote da neretzat ere mundu ontan poz ta atsegiñik? - Emengo nekeak oso Jaburrak dira. Az– ken onak, orrek balio du. Eutsi zuk on egite ta itxaropenari. Or dago gure etorkizuna. Maite duenik ez baita galtzen. - Ori ala da. Baña erantzun gaixto oiek nere onetatik ateratzen naute. Zer egin bear det nik orain? Au ez baida bizitzea. Nere gaztaroa galtzen ari naiz barkazio billa, ta gero ta okerrago uzten naute. Nora jo bear det? Azken onak balio duela, ori badakit. Baña bitartean etsipenean galtzen banaute? Zuretzat deabruak ez du indarrik. Neretzat, berriz, aingeruak ez du. Nola ulertu Iiteke orí? - Lasai zaite, Iasai. Gaiztoak zirikatuko zaitu txarrera. Baña ez kasorik egin, onak ere bultzatuko zaitu onera-ta. Jarrai orri. Ez al dituzu bien burrukak zure barman na– baitzen? - Apaiz batekin ez gera, bada, aitortu biok? - Barkatu, Praixku. Orrentzat ez daukat erantzunik. - Orduan zu ere deabruarekin aitortu zera? - Ori ez. Arek ez daki pakea zer dan. Erten ziran andik eta etxerako bidea artu zuten. Baña Praixkuk igerri zion etzeukala luzarorako bere laguna. Zorionak gañez egin zion eta aren biotz aulduak ezin zuen geiago. Lekaidetxe artan eskatu zuten ostatua; ta, beti bezela, oso ondo artu zituzten. 93
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz