BCCCAP00000000000000000001806
Apaiza ere bai, bere zaldi-ots arekin, ez– kutatu zan ixil-ixilik jende artean. Praixkuren oiuak iñork etzituen ulertu, euskeraz itzegin baizuen: - Ori deabrua berbera dek; ez apaiza. Ez nauk geiago aitortuko. Jainkoak jakingo dik nerekin zer egin. Aren errukian jartzen dit nere itxaropena. Erromes xaarraren ondora joan zaneko, au oartu zan izutua ta urduri zegoela, ta ala '- galdetu zion: - Zer moduz, Praixku? - Zer moduz diozu? Ez dakit nola ez de- dan ito deabru ori. Iltzen ez <lana izango da, bai, noski. Obe nuen ez banintzan joan. Sar– tu baño okerrago nator, betiko erantzuna artu baidet. Alare, laguna alai ta zoriontsu ikusteak poztu zuen Praixku. Besteren onak atsegin ematen zion. - Ori deabru herbera zan -itzaiak. - Deabruak ezin lezake gizonaren biotzik paketu -erromesak. - Orduan, aingeru ona ta gaixtoa bat eginta dabiltz, biak bizkarrez-bizkar. Zu ai– tortu zeranean, aingeru ona zegoen aurrez. Nere txandan, berriz, gaixtoa. Bestela, ezin liteke ori gertatu: neri uko ta zuri barkatu. Ez da arritzekoa nere onetatik ateratzea. Apaiz bat bera baigendun biok. - Esaera zorrotzak badituzu. - Zer esatea nai zenduke? Zu zeruan sar- tu zaitun apaizak, ni inpernu batean utzi 92
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz