BCCCAP00000000000000000001806

/Xl/Xenean joanta; aitorleku aietako batean belaunikatu zan. Aitortza bukatu zuenean, irripartsu, mundu ontan bizi ez balitz bezela biurtuta, une batean bere baitara bildua egon ondoren, ixil-ixilik, aopean, ala esan zion Praixkuri: - Zoaz. Ikusiko dezu nolako atsegiña ar– tuko dezun. Bai ona dala Jainkoa, benetan damutzen dan pekatari batentzat. Orain, nai duenean eraman nazala. Aren pake ta atsegiñak suspertu zuten. Etsita beldurrak eta daldaraka bazegoen ere, bada ez bada joan zan aitorlekura. Belauniko jarri ta aitortu zaneko: - Kaixo, Praixku! -esan zion-. Oneraño etorri al aiz? Alper biaje ederra egin dek. - Deabrua aleena! Apaiza izateko asko palta dek ik! - Utikan, gizon-iltzalle ori! Odo1-usaia dakark. Orrek etzeukak barkaziorik. Obe dek betiko etsi. - Ez dit gaurtik aurrera enbarazorik emango. Bazekit deabruak ez dakila bar– katzen. Ainbesteraño itxutu zan, lepotik eldu ta aidean aitorlekutik atera zuen. - Ori ez dek ire lekua! lnpernua dek ire bizi-tokia! Zer gertatzen ote zan, denak bazter artara begiratu zuten. Lotsatua, etsia, daldaraka, bere aulkira joanta, zorabiotua zegoen lagu– naren ondoan exeri zan. 91

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz