BCCCAP00000000000000000001806
Andik bereala, ur beroa ekarri zien, oñak garbitzeko. Lan au bukatu zutenean, beren apari-legea, baña beroa. - Ongi etorri zaigu -zion Praixkuk. - Jesukristo bera bezela artzen gaituzte beti etxe auetan. Ondo apaldu ta arratsa guri-guri igaro on– doreri, gosari txiki lege bat artu ta eskerrak emanez, erten ziran bidean jarraitzeko. Noizbait eta nolabait Santiago'ra urbildu ziranean, gure aitonak, besoak zabalduz, agurtu zuen eliza, urrundik ikusi zuteneko. - Nere itxaropen, zorion ta atsegiñen eliz ederra! Zoramenez nator zure barrura! Ez bazion Praixkuk eutsi, an bertan erori– ko zan auspezka. Eliz aundi artara joan ziran txuxenean. Ango jendearen emana! Lurreko izkuntza gu– ziak entzuten zituzten. Baita euskera ere. Ba– ziran Euskalerritik joanak. Praixku bezelakoak, zenbat ote zebiltzan an? Bai okerragoak ere noski. An aitortza on baten bitartez, beren biotzak lasaitu, kezka gaizto guziak uxatu ta orain eskerrak emate– ra, aiton ura bezela. Asko, berriz, gure itzaiaren antzera, pake billa. - Bazeukak orratik oraindik jendeak si– nismena, dena utzita urruti aietatik etortzeko -zion berekiko Praixkuk. Sartu ziraneko, erromes xaarra auspez erori zan, eta luzaroan ala egon. Eskerrak itzaiari. Onek lagundu zion zutitzen. Eta, 90
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz