BCCCAP00000000000000000001806

Arrituta zegoen, ari entzuten, Praixku. Bai goxoak zirala, ari jaulkitzen zitzaizkion itz eta arrazoíak, bere biotz trinko ta naiga– betuarentzat. Zergatik ez ote zuten apaizak pulpitotik orrela itzegiten'? lnpernua, peka– tua, zigorra, beldurra... Besterik etzuten sartzen pekatarien biotzetara. Jainko zi– gortzalle bat, maitasun ta errukirik gabea, erakusten zuten, Jupiter bezela beti tximista– jario. Ta gurutzean gugatik il zana, ez alakoa izaki. Zuzena bai; baña beti errukibera, neu– rririk gabe maite gaituna. Geldi-geldi, erromes xaar arek ezin zuen geiago, Praixkuren laguntzarekin iritxi zan erri baten sarreran zegoen lekaidetxe batera. Arakoan ta onerakoan, an igarotzen zuen arratsa. Orduan ere an kokatu ziran. - Goazen, Praixku -izenez deitzen zion– aurreko etxe aundi ortara. Ori lekaidetxe~ da. Biotz-biotzez artuko gaituzte. - Nola dakizu ori? - Or gelditzen naiz ni. Orí betiko leku ja- kiña det. Erromesentzat aukeratutako gela berexi bat daukate. Gure etxera goaz, bada. Komeni zaigun apari beroa or emango digu– te. - Aspaldi ontan ez det nik ere berorik artu. Ez litzaidake gaizki etorriko. Ni berria naiz. Artuko ote niñuteke? - Kupirik gabe. Ez al dizut esan gure etxera goazela? Ordurako illuna zan. Atean deitu orduko, an zegoen atezaia ta atsegiñez artu zituen. 89

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz