BCCCAP00000000000000000001806

Garai artan, batez ere udara aldean, erro– mes asko joaten zan Europa aldetik Santia– go'ra. Etorri aundia zeukan jendeak. Gaur oraindik ezagutzen ditugu orduko bideak. Ermita eta etxe ugari ere bazituzten jasoak. Praixku, Euskalerri zear ibilli zanak, ja– kingo zuen oien berri. Aietako batera erten zanean, ille-bizarrez josia ta makil aundi bat eskuan iñork ezagutu etzezan, gizon ta de– bruak bera galtzeko zebiltzala oroituz, eta apaizak barkatuko ote zioten pozez, oroipen auek berekin zebilzkila, bazijoan geldi-geldi bere bidean. Alare, bere etxeko oroitzak etzitzaizkion aztu. - Nere ama gaixoa nola ote dabil? Zer ez ote ditu entzuten? Ni emen orrela ikusiko baniñu, negar egingo luke. Jainkoak eman dezaidala, noanean, bizirik arkitzeko grazia. Bere maiteak oroituz zijoala, aiton bakar– ti bat aurkitu zuen. Ura ere erromes zijoana. Makil ordez, gurutze aundi bat, eta dotore jantzia. Zirudienez, etzan edozein. Baña kais– kaildua ta eziñean zijoan. Gure Praixku urrikaldu zitzaion, ura ala ikusi zuenean. Agure kankallu ederra, baña bera baño ondotxoz zaarragoa. Gaixo xamar ote zebillen itxurak artu zizkion. Bidean ari lagunduz on egiteko etzeukala aukera txarra– -ta, Santiago'rako bidea ere arek erakutsiko ziola-ta, urbilduz ala itzegin zion: - Jainkoak egun on. - Baita zuri ere -erantzun aitonak, buru- tik oñetaraño neurtuz. 85

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz