BCCCAP00000000000000000001806

jantziak txukatu zirala ikusi zuenean jantzi– ta, itxaropena ta etsipena bere barman bu– rruka zebiltzala, Santiago'rako bidea artu zuen. ERROMES Bizi-modu kaxkarra jarri zioten orratik Praixkuri. Apaizak biotzeko pakearen bideak itxi zizkioten. Orain, berriz, badaki bere urratsak norbaitek zelatatzen dizkiola. Amezketa'n gizon bat il zan ez-bearrez; berari ezarri. Ainbeste kilometro pasa ditu, Erdalerrian aurreraño sartuz. Norbaitek an ere gizona il du, ta berari ezarri diote. Erri artan azaltzerako, bazekiten bazetorrela. El terrible vasco izen gaixto orrekin ba– taiatu gañera. Bere askatasuna zaintzen nai– ko lanak izango ditu. Emakume arek esan dionez, badaki bere billa dabiltzala. Ta zer egin? Egotez ez da iñon biziko; beti ibillian, al– derrai, Jainkoak deitzen dion arte. Deabru ta gizonen igesi, Santiago'rako bi– dea artu zuen, erromes bezela. Erri txiki aietatik igesi ibilli bearra zeu– kan, denean bere berriak izango zituzten onuzkero-ta.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz