BCCCAP00000000000000000001806

du zanean, bere bizkar gañean artu zuen, se– gundo gutxiko bizia zeukan mutil koxkorra, la azkenetara etorria zegoen gaixoa. - Jarri adi nere bizkar gañean, eta eutsi ondo bi eskuakin nere lepotik. Orrela bizkarrean arturik, beste besarkada batzuekin, ama-alabak zoraturik begira zeu– dela, ertzera atera zuen. Amak lagundu zuen legorrera ertetzen. Ondoren, busti-bustia, atera Praixku. Eskerrak beroenak emanez: - Eskatu bear dezuna. Ez gera aberatsak, baña emango dizugu al deguna. -..-.,. - Bego on egiña bere ortan. Ez det ogi koxkor bat beste saririk nai, aspaldi ontan erdi baraurik nabil-ta. Itz auek entzun orduko, izutu zan ama. Bai Praixkuk antzeman ere, eta ala galdetu z1en: - Ogi koxkor bat eskatu detalako izutu al zerate? - Ez. Orregatik ez. Egia garbi esango di– zut. Komeni zaizu jakitea. Etzera gaixtoa, guretzat beñepein, gure seme bakarra, galdua zegoena, zuk salbatu diguzu-ta. Baña erri on– tan zure beldurrak <lago jendea. - Ala jainkia! Nere beldurrak? - Bai. El terrible vasco esaten dioten gi- zon aundi eder bat erri onen inguru xamar ikusi ornen dute; ta, ura dabillen lekuan, ez ornen da eriotzik palta. Agidanean, gaur goi– zean bat il ornen du. Erri guzia zutik <lago, non dabillen ikasteh badute bidera ertetzeko. 82

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz