BCCCAP00000000000000000001806
larritasunez erotua utzita. Baña zaldiaren anka-otsen antzekoak z1ran apaizaren urratsak. Emakumeak oiuka eraso zion: - Astakilloa aleena zu! Jainkoaren orde– ko bat lurrera bota? - Ori ez da egundo izan Jainkoaren orde– koa. Deabru berbera da. Ez al dituzu orren anka-otsak entzuten? - Zaldiaren anka-otsak bezelakoak ate– ratzen ditu, bai. Ta zalantzan geratu zan. - Ori ez dek apaiza, ta beti ori ateratzen zaidak. Ez nauk geiago aitortzera joango. Nere ontan aldegingo dit mundu ontatik. Barkaziorik merezi badet, Jainkoak entzungo al dizkik nere otoitzak. Belauniko jarriz, ala zion gurutzeari: - Urrikal zaitez nitzaz, Jauna! Urrikal zaitez! Larritua, daldaraka, etzegoela artara bi– zitzerik, eta erotu baten antzera, bere burua galtzeko zorian atera zan elizatik, andik au– rreraxeago baizijoan ibaia. Etzan, Kain beze– la, denen igesi ibilliko. Baña ertzera erten zanean, bat-batera, an ikusi zuenarekin, asmo txar aiek guziak uxa– tu zitzaizkion burutik. - Ona emen nere bidea -zion berekiko-. Zertarako nere burua alperrik galdu? Bizitza– ri eman zaiodan bere gatza. Gaurtik aurrera, nere elburua denei on egitea izango dek. 80
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz