BCCCAP00000000000000000001806

nere kezka madarikatu au ez dek Euskale– rrian geratu. Au nerekin zebillek. Aurrera, beti aurrera, erri txiki hatera iritxi orduko, konbentu xaar bat ikusi zuen bere sarreran. Txuxenean ara joan zan. Elizako atea zabalik zegoen. Txukun ta artzalle oietakoa iruditu zitzaion; eta, aurre– ko alkietara urbilduz, an belaunikatu zan, al– darean zegoen gurutzeari begira, malkoak ze– rizkiola. la etzan otoitz egitera ausartzen. Ordurako, emakume bat an zebillen, kua– drotik kuadrora belaunikatu ta zutituz, gu– rutz-bidea egiten noski. Baña Praixkuk aurrera begiratzen zuen. An zegoen bere Jainkoa, gurutz batetik zintzilik eta besoak zabalik, odol-zerrendak arpegi eder artan beera. Oraindik bizirik ze– goela zirudin; baña azken larrian. Jesus norengatik zegoen oñazetan? No– rengatik zijoan jainkozko odol ura arpegi atsegin artan beera, pekatariengatik ez ba– zan? Orduan, bere ordeko zeudenak zergatik etzioten barkatu nai? Berak benetan sinisten zuen gizonak sal– batzera zerutik etorria zala ta pekatariengatik zegoela gurutzean, damututa zetorkionari barkamena eskeñiz. Berari, ordea, etzioten barkatu nai. Aitortu orduko, aurrean bialtzen zuten. Noren izenean? Ez noski gu– rutzetik zintzilik zegoenarenean. Bera bene– tan zegoen damutua. Etzan, bestela, ainbeste aldiz aitortuko. Odola ixuritako guziak ez bazeukaten 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz