BCCCAP00000000000000000001806
biali zituen. Eranegun-illunabarrean, ikara– garriak esan ornen zizkioten amari. Zer erru dauka arek? Arrapatzen badezu itzaia, eman berea. Bitartean, zaitu erri au. - Kontuz gero... - Zer kontuz? Bestela bai zu gorago sala- tuko zaitugula. Agurtu ere gabe aldegin zuen andik epai– lleak. ALDERRAI Bere pardeltxoa aizkora txikitik zintzilik, gau guzia ibillian igaro zuen. Baña etzan artzai-txabolara igo. Zeraman bidetik urrun geratzen baitzitzaion. Meta ondoetan lo egiñez, gaztain gordin ta erremoletx ta arbi-buruak janari, urrundu zan. lkasi zuen gabezian bizitzen. Etzeukan odol-kolpe gaixto baten beldurrik. Erri ta bere bideetatik igesi zebillen. Egun batzuen buruan, antzeman zion Euskalerritik atera zala. Lasaitu zan orduan, ta errira sartzeak etzuen ikaratzen. Amaika aldiz galdetzen zion bere buruari: - Non ote nabil? Au ez dek Euskalerria. Emen etzegok an bezelako ezetasunik. Erri txiki auek suak erretakoak ziruditek. Baña 77
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz